miércoles, 18 de abril de 2012

komikiak

Sarritan komikiak bigarren mailako literatura moduan ikusten ditugu eta ez luke horrela izan behar. Literaturako beste edozien formaturen maila bera dute eta gaztetxoen artean irakurzaletasuna bultzatzeko orduan badituzte hainbat abantaila. Hona hemen zenbait komiki gomendagarri.


De Rerum Natura 4

KOMIKIAK
Izena: De Rerum Natura 4
Egilea: Patxi Huarte "Zaldieroa"
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Bonaparte Errusiako kanpainan bezala, ezinean dabil Napoleon Lopez gurea, euskal gizarte eskertxarrekoak haren normalizazio saioak ulertu nahi ez dituela-eta; The Organization, berriz, zenbat eta gutxiago agertu, orduan eta arrakastatsuago.
Urtea: 2011
Prezioa: 18,75€


Gartxot. Konkista aitzineko konkista

KOMIKIAK
Izena: Gartxot. Konkista aitzineko konkista
Egilea: Edorta Barruetabeña - Asisko Urmeneta
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Arturo Campionek Itzaltzuko kondaira zahar bat hartu eta historiako une eta toki jakin batean kokatu zuen. Hortxe kokatzen dira Donejakue Bidea, mairuak, zaldunordeank, bardoak.... Ohar-papertxoz osatutako altxor txiki hau Asisko Urmeneta eta Edorta Barruetabeñak idatzi dute, Gartxot izeneko filmaren gidoilariak.
Urtea: 2011
Prezioa: 16,50€

Asterix gladiadorea

KOMIKIAK
Izena: Asterix gladiadorea
Egilea: R. Goscinny - A. Uderzo
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Azalpena: Asterix-en lehenengo lau album klasikoak, bertsio berrian, formatu haundiagoan eta berritua, galiako gudariaren eta bere lagunen (eta etsaien) ospea berriz ekartzeko.
Adin-oharra: 12 urtetik aurrera
Urtea: 2011

Prezioa: 16€


 
 

Asterix eta godoak

KOMIKIAK
Izena: Asterix eta godoak
Egilea: R. Goscinny - A. Uderzo
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Azalpena: Asterix-en ehenengo lau album klasikoak, bertsio berrian, formatu haundiagoan eta berritua, galiako gudariaren eta bere lagunen (eta etsaien) ospea berriz ekartzeko.
Adin-oharra: 12 urtetik aurrera
Urtea: 2011

Prezioa: 16€

 
 

Miguel eta Nekane. Ijito herria historian

KOMIKIAK
Izena: Miguel eta Nekane. Ijito herria historian
Egilea: Gipuzkoako Etorkizunerako Ijitoen Elkartea
Argitaletxea: Autoedizioa
Urtea: 2011

 
 
 
 
 
 

Xabiroi

KOMIKIAK
Izena: Xabiroi
Egilea: Batzuen artean
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Urtea: 2008
Prezioa: 2€






De rerum natura 3

KOMIKIAK
Izena: De Rerum Natura 3
Egilea: Patxi Huarte "Zaldi eroa"
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Napoleon Lopez euskal arazo edo gatazka guztiak normalizatzera etorri den garaia izan da; Braveheart Ibarretxek bere ametsetako abenturatxoak bertan behera utzi behar izan dituena; bitartean hor jarraitzen du azken antxoak bere kezka ekologikoez galdetzen, Mitxelena XVI.ak euskarari buruz pontifikatzen...
Urtea: 2010
Prezioa: 18,20€

Okatxu

KOMIKIAK
Izena: Okatxu
Egilea: Asisko, Mattin Irigoien, Adur Larrea
Argitaletxea: Argia
Azalpena: Okatxu jaio berri da Iparraldeko arditegian; ez da harritzekoa, berau arkumea baita. Haren begietatik mundua ezagutuko dugu: ama eta beste axuriak, artzaina eta zakurrak. Koiote amerikar euskalduna eta mendizale bizkaitarrak...; Udaberria hastearekin bat, kamioi batek garraiatuko du artaldea goi larreetara, eta bertan bizi berri bat hasiko du, ezagutza harrigarriak eginez...
Urtea: 2010
Prezioa: 17€



Pololoak 3

KOMIKIAK
Izena: Pololoak 3 - Atxeritoko balada
Egilea: Patxi Gallego Palacios
Argitaletxea: Elkar
Azalpena: Zertan amaituko da Xabinaitorren abentura? Pirinioetan jarraituko al du Kariñerekin batean? Ihes egingo al die guardia zibilen erasoei eta Aldanondo inspektorearen segadei? Zer pentsatzen dute honetaz Xabiren guraso desesperatuek? Eta idazle jauna, ez ote dago nazkatuta bere super-heroiaz? Ez galdetu gehiago eta hartu liburua behingoz!
Urtea: 2009
Prezioa: 23€



Teleatoi

KOMIKIAK
Izena: TeleAtoi
Egilea: Ikastolen Elkartea
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Azalpena: Dani Fanoren komiki - liburua.
Agustin Eguskizaga, Dionisia 2 izar-Atoiontziko kapitainaren nabigazio-egunkarian oinarritutako kontaketa harrigarria.
Urtea: 2010
Prezioa: 12€



Abentura Olinpikoa

KOMIKIAK
Izena: Abentura olinpikoa
Egilea: Txani Rodríguez y Nacho Fernández
Argitaletxea: Saure
Azalpena: Manuel eta bere ikaskideak aukeratuak izan dira "olinpiada berde"direlako batzuetan parte hartzeko, ingurumenaren iraunkortasuna eta errespetua sustatzea helburutzat hartuta. Kirol ekitalde entzutetsu horien kariaz, Australiatik Euskadira etorriko dira Manuelen lagunak eta Manuel bera, hemen egingo baitira jokoak. Gure artean diren bitartean, abentura berriak bizi eta lagun zaharrak berriro ikusiko dituzte.
Urtea: 2009
Prezioa: 16€



Asterix Hamabi probak

KOMIKIAK
Izena: Asterix Hamabi probak
Egilea: R. Goscinny - Albert Uderzo
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Urtea: 2009
Prezioa: 12€







Ahalmen partekatuak

KOMIKIAK
Izena: Ahalmen partekatuak
Egilea: Jansain & Zerda
Argitaletxea: Saure
Azalpena: Soltaren gaztea erresuma galdu baten bila abiatu da bere lagunekin. Bidaiaren gorabehera ugarietan zehar, neska gaztea konturatzen da lankidetza dela biderik ziurrena oztopoei aurre egiteko. Ibilaldi luze eta zail horretan jasotako eskarmentuak indarra emango dio gorte zalantzati eta bere pribilegioez itsututako bat errotik eraldatzeko.
Urtea: 2009
Prezioa: 16€



Diamanteak harean

KOMIKIAK
Izena: Diamanteak harean
Egilea: Joseba Gómez y Josema Carrasco
Argitaletxea: Saure
Azalpena: “Ziklozirkua” bildumako bigarren ale honek Botswanako herri boskimanoaren egoeraren berri ematen digu. Kalahariko boskimanoak Afrikako herririk zaharrena dira. Denbora luzean hainbesteraino zapaldu dituzte, non herri gisa arriskuan baitaude. Beren lurretan diamanteak aurkitu izanak bizkortu egin zuen antzinako kultura horren suntsitze-prozesua.
Urtea: 2009
Prezioa: 16€



Irati Saiak

KOMIKIAK
Izena: Irati Saiak
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea
Azalpena: Joxean Muñoz eta Juan Luis Landak; Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgadok osatutako tandemek Xabiroi aldizkarian argitaratutako komiki bilduma dira Irati eta Piztia Otzanak. Gidoia bikaina eta marrazkiak ezin-hobeak. Genero beltzekoa, intriga, misterioa eta abentuak ziurtatuta dauzkazue.
Adin-oharra: Helduak
Urtea: 2009
Prezioa: 12€
 
 
 
 

Newton eta torriko superordenagailua

KOMIKIAK
Izena: Newton eta Torrijo superordenagailua
Egilea: Edorta Corpas y Victor Araque
Argitaletxea: Saure
Azalpena: Newton, bere arbaso entzutetsua. Hainbat urtetako lanaren ondorioz, isilpeko laborategi batean bere taldeak eta berak lortu dute Isaac Newton berpiztea, klon bihurturik. Proba batzuk eginda etxera joateko ordua iritsi da, baina Vicente Bucay Delgado Ávalos Newtonek ez du nahi Isaacek laborategiko gela hotz batean lo egiterik, arbaso hura mundura ekartzea ez da-eta esperimentu arrunta.
Urtea: 2009
Prezioa: 17€



No hay comentarios:

Publicar un comentario